EZKURDIA – BERRIATUKO (laburpen bideoa)

Berriatuko-ko entrenatzaileari egin genion Elkarrizketa:

1-Zelan ikusten duzu taldea? Ondo, hasieran emaitz onak izan arren, emaitz eskazak izaten hasi ginenean taldeko giroa askoz txarragoa bilakatu zen, hainbat jokalarirekin arazoak izan genituen, batez ere jokatzen zuten minutu kopuruaren inguruko gatazkengandik, baina gaur egun jada konponduta dago.

2-Liga aurrera joanaz zelan moldatu da taldea? Esan bezala, ondo hasi ginen lehen partiduetan, ondoren 7-8 partidu naiko eskazak izan genituen, lesioak eta bestelako arazoak zirela eta, baina orain azken partiduetan emaitza onak pilatzen gabiltza eta taldea gorantz dijoala dirudi. Dena dela, azken entrenamenduetan taldeak erritmoa asko jaitsi duela igarri dugu.

3-Zer giro dago taldean? Gaur egun giro polita dagoela esango nuke, taldeko gehienak elkarrekin ibiltzen dira kalean eta hori asko eskertzen da.

4-Zelan ikusten duzu zeure burua entrenadore bezala? Nire lehen urtea denez oraindik ikasketa prosezu batean nagoela esango nuke, baina egia esan lehen urtea izateko ongi moldatzen ari naizela esango nuke. Dena dela asko eskertzen da beste entrenatzaileak esperientzia gehiago izatea, izan ere horrek ikuspuntu desberdin bat ematen dit gauzak ikusteko, analizatzeko…

5- Zeintzuk dira etorkizuneko helburuak? Taldearen helburua ahalik eta goren bukatzea da, baina jada ligaz igotzea ia ezinezkoa denez, helburu nagusia taldeko giro ona mantentzea da, izan ere datorren urterako ahalik eta jokalari gehien mantendu nahi baitugu, izan ere “Iker kaltzakorta tartean” jada izan dituzte beste talde batzuen ofertak, espero dugu ez joatea.

Liga hasiera bikaina berriatukorentzat

Ibarrako taldeak lurraldeko bigarren mailako lehen 7 jardunaldietan jokoan zeuden 21puntuetatik 16 lortu dituzte. Izan dituzten estropezu bakarrak Lezama Sport eta Basurto B-ren aurka izan dira, lehenengoaren etxean 4-0 galdu zuten, eta berriz, bigarrenaren etxean 0-0 gelditu zuen markagailua. Beste partida guztiak gol 1 edo 2ko errentarekin irabazita kasifikazioan postu on bat eskuratu dute. Orain arte erakutsitako dinamikarekin jarraitzea espero dute eta goiko postuetan eustea denboraldi amaierararte.

Lehen 7 jardunaldietako emaitzak.

Covid-19 a dela eta futbol zelaiak itxi egingo dira

Covid-19 a Lea-Artibai inguruetan zehar zabaldu da eta osasun zailak futbol zelaiak zarratzea erabaki du, hori dela eta partiduak ez dira jokatuko eta entrenamendu guztiak kenduko dira, Adituek ez dakite ziurtasunez noiz izango den ligaren bukaera, orduan suspendituta geratuko da. Hau guztia hobetzen joan ahala futbol zelaietako arduradunei informazioa helduko zaie eta entrenamenduak era berezi batean egin behar izango dira. Horrez gainsegurtasun neurri oso garrantsitzuak hartu beharko dira eta partiduen hasiera indefiniturik egongo da espezializatuek diotenaarte.